120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2026ko ekainaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artaxoako Udalaren, musika eskolaren eta Jerusalemgo Ama Birjina zahar-egoitzaren plantilla organikoa 2026rako.

Aipatutako espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta plantillaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, lehen aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2608491