120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Erabakia, onesteko kudeaketa-esleipena egitea Aezkoako Batzarre Nagusiari, familia-kontziliazioko zerbitzua kontrata dezan

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2026ko maiatzaren 28an egin bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik toki-erakundeen arteko hitzarmenerako proposamena, familia-kontziliazioko zerbitzuak kudeatzeko eskolarik gabeko aldietan Pirinioan (kontziliazio zerbitzua udaldian eta kontziliazioko programa pilotua Eguberrietan). Hitzarmen hori dagokio Aezkoako Batzarre Nagusiaren eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren artean hitzarmenez bideratzen den zuzeneko dirulaguntzari, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluarekin eta 47.etik 49.era bitarteko artikuluekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

ERABAKI DA:

1. Onestea Erronkariko Ibaxaren Batzordeak Aezkoako Batzarre Nagusiari kudeaketa-esleipena egitea bideratzeko hitzarmena, eskualdeko familia-kontziliazioko zerbitzua kontrata dezan (Auñamendi, Zaraitzu, Erronkari). Aezkoako Batzarre Nagusiari ahalmena emanen dio egin ditzan zerbitzu hori abian jartzeko izapide guztiak (beharren estimazioa, baldintza-agiri arautzaileak prestatzea eta familia-kontziliazioko zerbitzuak kontratatzea) eta, orobat, izapide guztiak egin ditzan 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan jasotako dirulaguntza eskuratzeko eta hari loturiko gastu guztiak justifikatzeko.

2. Erronkariko Ibaxaren Batzordeko buruari ahalmena ematea aipatutako hitzarmena sina dezan, Batzordearen izenean eta hura ordezkatuz.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan xedatutakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Foru Legea).

4. Amparo Viñuales Galé ordezkari izendatzea, kudeaketa-esleipena egiteko hitzarmenean aurreikusitako lan batzorderako.

Erronkarin, 2026ko ekainaren 1ean.–Batzordeburua, Amparo Viñuales Galé.

Iragarkiaren kodea: L2608039