2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Zarrakazteluko Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, biltzen dituena 2026ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Onetsitako aurrekontuaren barnean daude Udalaren aurrekontua eta Musika Eskolako Patronatuarena.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak. Hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.
Zarrakaztelun, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.
Iragarkiaren kodea: L2608264