120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

379/2026 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdi bat, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2026-2027 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizarte eta hezkuntza arloan egiten diren inklusio proiektuetan esku hartzeko. DDBN kodea: 903114.

Deialdi hau Hezkuntza Departamentuak finantzatzen du. Beraren bidez jarraipena ematen zaio Europako Gizarte Funtsaren bidez finantzatutako programa honi: "Hezkuntzaren aurrerapen eta sostengurako orientazio eta errefortzu programa". Hala ezartzen baitu 1. artikuluko b apartatuan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, ekitatea da hezkuntzaren printzipio eta helburuetako bat, aukera-berdintasuna bermatzen duena nortasunaren garapen osorako, horretarako erabiliz hezkuntza, hezkuntza-inklusioa eta emakumeen eta gizonen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna. Helburua da, batetik, edozein diskriminazio gainditzen eta hezkuntzarako irisgarritasun unibertsala lortzen laguntzea, eta bestetik, osagai bat izatea desparekotasun pertsonalak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak konpentsatzeko, arreta berezia jarriz desgaitasunen ondorio direnetan, bat etorriz Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioan ezarritakoarekin, zeina 2008an berretsi baitzuen Espainiak.

Halaber, 80. artikuluaren 1. apartatuan ezartzen duenaren arabera, hezkuntzarako eskubidea erabiltzean berdintasun-printzipioa gauzatzeko, administrazio publikoek konpentsazio-ekintzak eginen dituzte egoera sozial, edukatibo eta kultural txarrean dauden pertsonentzat, taldeentzat eta lurralde-eremuentzat, hezkuntzarako sarbidea, hezkuntzan aritzea, parte hartzea edo ikastea eragozten duten oztopoak ezabatzeko. Hain zuzen ere, behar diren doikuntzak eginen dituzte pertsona horien banakako beharrizanen arabera eta behar duten laguntza emanen diete beren hezkuntza-garapena eta garapen soziala sustatzeko eta, horrela, beste herritar guztien aukera berak eduki ditzaten hezkuntza inklusiboa jasotzeko.

Artikulu horretako 2. apartatuaren arabera, konpentsazio politikek hezkuntza sistemaren ekintza sendotuko dute, hala saihesteko faktore sozialek, ekonomikoek, kulturalek, geografikoek, etnikoek edo bestelakoek eragindako desparekotasunak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 72.5 artikuluak hauxe dio hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleei buruz: "hezkuntza administrazioek beste administrazio batzuekin, beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin eta beste erakunde edo elkarte batzuekin lankidetzan jarduten ahalko dute ikasle horien eskolatzea errazteko, ikasle horiek ikastetxean hobeki txertatzeko, hezkuntza-arrakasta sustatzeko eta garaia baino lehen eskola ez uzteko".

Udalak, oinarrizko gizarte zerbitzuak edo haien mankomunitateak jarduketa batzuk garatzen ari dira aurrea hartzeko zenbait kolektibotako ikasleen absentismoari, eskola-porrotari, eskola-uzteari edo gizartetik baztertzeko arriskuari.

Jarduketa horien artean nabarmentzekoa da hezkuntza-komunitateari tresnak ematea ikasleen baldintza pertsonalak eta ikastetxeetako bizikidetza hobetzeko. Horretarako, beharrezkoak dira eskolako sustatzaileak edo bitartekari soziokulturalak, familien eta ikastetxearen arteko etengabeko komunikazioa erraztu dezaten, familien eta ikastetxeen arteko harreman bizkorrak sustatuz.

Hezkuntza Departamentuak badaki Nafarroan badaudela gizarte eta hezkuntzako egoerak non ikasleak eta haien familiak bazterturik edo gutxietsita dauden. Horregatik erabaki du konpentsazio neurri zehatzak hartzea pertsona, talde eta lurralde horien alde.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasleen eta haien familien inklusioa gizarte eta hezkuntza arloan errazten dituzten esku-hartze integralak sustatzeko, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdi bat onets dadin, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontratatzeko, 2026-2027 ikasturtean esku har dezan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizarte eta hezkuntza arloan egiten diren inklusio proiektu horietan.

Deialdi honen bidez indartu gogo da ikastetxeek gizarte eta hezkuntza arloko inklusioan eragile aktibo gisa duten zeregina, ikastetxe bakoitzak berariazko jarduketak ezarriko baititu eta haietan parte hartuko baitu, toki entitateen laguntzarekin eta eskolako sustatzaileen edo bitartekari soziokulturalen zuzeneko esku-hartzearekin.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko, gizarte eta hezkuntza arloko inklusio proiektuak gara ditzaten, zeinak ikastetxeekin zuzeneko elkarlanean diseinatuta egonen baitira, eskolako sustatzaileen edo bitartekari soziokulturalen esku-hartzearekin, 2026-2027 ikasturtean.

2. 600.000 euroko gastua baimentzea deialdi honen xedeko baliabide ekonomikoak diruz laguntzeko, 2027ko aurrekontuko 420004-42700-4609-322400 partidaren kargura (Gizarte eta hezkuntza arloko integrazio jardueretarako dirulaguntzak), baldin eta 2027ko ekitaldian kreditu egokia eta nahikoa badago.

Deialdi hau gastu aurreratuko espediente gisa izapidetzen da. Dirulaguntza 2027ko ekitaldian ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren, baldin dirulaguntzen araudian eta ebazpen honen bidez onetsitako oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen badira.

Diruz lagundutako jarduketak 2026ko irailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean gauzatu beharko dira.

3. Ebazpen hau eta haren eranskinak jakinaraztea Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio Proiektuetarako Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko ekainaren 5ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA.–UDALEI, OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEI EDO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEEI LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, ESKOLAKO SUSTATZAILEA EDO BITARTEKARI SOZIOKULTURALA KONTRATA DEZATEN 2026-2027 IKASTURTEAN, ESKU HAR DEZAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKASTETXE PUBLIKOETAN GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOAN EGITEN DIREN INKLUSIO PROIEKTUETAN. OINARRIAK

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da laguntzak ematea udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo mankomunitateei, gara ditzaten, ikastetxe publikoekin koordinatuta, ikastetxeek berek definitutako gizarte eta hezkuntza arloko inklusio proiektuak, eskolako sustatzaileen edo bitartekari soziokulturalen zuzeneko esku-hartzearekin.

Eskolako sustatzaileek edo bitartekari soziokulturalek eginkizun hauek izanen dituzte:

1. Mekanismoak garatzea, gizarte eta hezkuntza arloko inklusio lanetan aritzen diren eskualdeko kolektibo eta erakundeekiko sare-lana errazteko: hezkuntza-komunitatea; orientazioa; elkarteak, oinarrizko gizarte zerbitzua eta mankomunitateak.

2. Eskola-absentismoaren eta kalteberatasunaren egoeran dauden ikasleek eta haien familiek hezkuntzan duten parte-hartzea hobetzea, erabateko inklusioa lor dadin.

3. Ikastetxean bizikidetza giro egokia bultzatzea, hainbat estrategia eta metodologia inklusibo erabiliz; bereziki elkarreragin sozialeko jarrera positiboak sustatuko dira kultur ezberdinetako taldeen eta gutxiengoen artean, gainerako ikasleei arreta emateari utzi gabe.

4. Identifikatzea zer ikasle dagoen gatazka pertsonaleko eta arrisku sozialeko egoeretan, eta neurri eta baliabide egokiak diseinatzea eta ezartzea arrisku sozialeko edo gatazkako egoeran dauden ikasle horiek tratatzeko eta berreskuratzeko.

5. Hezkuntza normalizazioan aurrera egitea, eskolako arrakastaren tasak igotzeko.

6. Ikastetxeak, orientazioa eta udal estamentuak zuzeneko lankidetzan aritzea jarduketa plan bat ezartzeko, ikastetxeen beharren mesedetan koordinatuta.

Bigarrena.–Deialdiaren zenbatekoa eta gastu diruz lagungarriak.

2.1. Deialdi honen xedeko dirulaguntzaren zenbateko osoa 600.000 euro da, 2027ko aurrekontuko 420004-42700-4609-322400 partidaren kargura (Gizarte eta hezkuntza arloko integrazio jardueretarako dirulaguntzak).

Deialdi hau gastu aurreratuko espediente gisa izapidetzen da. Dirulaguntza 2027ko ekitaldian ordainduko da guztiz, justifikazioa egin ondoren, ordainketa ebazpen baten bidez, betiere dirulaguntzen gaineko araudian ezarritako baldintzak betetzen badira.

Era berean, zenbateko gehigarri bat baimentzen ahalko da, baina, eraginkorra izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko beste epe bat hastea ere.

2.2. Ematen diren baliabide ekonomikoak erabiliko dira eskolako sustatzaileak edo bitartekari soziokulturalak kontratatzeko, zeinek gizarte eta hezkuntza arloan ikasleen eta haien familien inklusioa sustatuko baitute ikastetxeetan.

Hirugarrena.–Entitate onuradunak.

Nafarroako Foru Komunitateko udalak, oinarrizko gizarte zerbitzuak edo gizarte zerbitzuen mankomunitateak, betiere Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoekin koordinaturik aritzen badira.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Entitate onuradunek 2026ko irailaren 1ean kontratatu beharko dute proiektua gauzatuko duen profesionala.

Proiektua aurrera eramateaz arduratuko dena udaleko, oinarrizko gizarte zerbitzuko edo gizarte zerbitzuen mankomunitateko plantillakoa bada, inguruabar hori frogatu edo ziurtatu beharko da, horretarako erabiliz pertsona eskudunak sinatutako eta zigilatutako egiaztagiri bat. Pertsona horren eginkizunak izanen dira deialdian eskolako sustatzaileentzat edo bitartekari soziokulturalentzat ezarritakoak.

Bosgarrena.–Proiektuaren ezaugarriak.

Proiektu bat eskualde bateko ikastetxe batean edo gehiagotan egiten denean gizarte eta hezkuntza arloan ikasleen eta haien familien inklusioa errazteko helburuarekin, lehen oinarrian jasotako puntuen bidez sustatu beharko da ikasleen eta haien familien inklusioa gizarte eta hezkuntza arloan. Horretarako, une oro koordinatuta egonen dira ikastetxeen beharrak ezartzeko.

Seigarrena.–Dokumentazioa.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten udalek, gizarte zerbitzuek edo gizarte zerbitzuen mankomunitateek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Parte hartzeko eskaera (II. eranskina).

b) Proiektuaren deskribapena, III. eranskinaren araberakoa.

c) Proiektuan parte hartuko du(t)en ikastetxeko edo ikastetxeetako zuzendaritza-taldearen oniritzia, klaustro osoaren ordezkari gisa arituko baitira. Oniritzia sinatu ondoren, zuzendaritza-taldeak konpromisoa hartzen du kontratatutako pertsonari gizarte eta hezkuntza arloko inklusioaren sustapena errazteko, lehenengo oinarrian jasotako puntuen bidez, VI. eranskinaren arabera.

d) Dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu ondoren, entitate onuradunek aurkeztu beharko dute, 2026ko irailaren 1a baino lehen, dirulaguntzaren xedeko eginkizunak beteko dituen pertsonarekin eginiko kontratuaren kopia.

Zazpigarrena.–Aurkezteko epea.

Seigarren oinarrian adierazten den dokumentazioa deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun baliodunetan aurkeztu behar da Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan (ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan arautu zen erregistro hori), Inklusio Atalari zuzenduta, zeina atxikita baitago Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Hezkuntza Departamentuan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, udalek, oinarrizko gizarte zerbitzuek eta gizarte zerbitzuen mankomunitateek hamar egun balioduneko epea izanen dute agirietan egindako akatsak zuzentzeko. Aldi horretan interesdunak akatsak zuzentzen ez baditu, eskaeran atzera egin duela pentsatuko da eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.

Zortzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta ebazpena.

Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzua izanen da instrukzioa egiteko organo arduraduna.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko teknikariek eskaerak baloratuko dituzte, kontuan hartuta IV. eranskinean jasotako balorazio-irizpideak eta ezarritako puntuazioa zorrozki aplikatuta.

Balorazio-prozesua amaituta, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak dirulaguntzak emateko ebazpen proposamena igorriko dio Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiari. Proposamen hori, orobat, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko da, jakinarazpen-ondorioetarako.

Bederatzigarrena.–Eman beharreko dirulaguntza.

Dirulaguntza norgehiagoka emanen da, aurkeztutako eskaeren lehentasun-hurrenkeran oinarrituta, deialdiaren oinarrietan finkatutako balorazio-irizpideen arabera. Dirulaguntza esleituko zaie, baremoko puntuen %50 edo gehiago lortuta, puntuazio handiena duten proiektuei, betiere esleipen guztien zenbatekoak kreditu erabilgarria gainditu gabe.

Kasu guztietan, dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatutako gastuaren %100 izanen da. Proiektu bakoitzerako 20.000 euro esleitzen ahalko dira gehienez.

Honako kontzeptu hauek jasotzen ahal dute dirulaguntza:

a) Langileen gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak.

b) Bidaiak. Jarduerak egitearekin lotura zuzena duten langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, betiere gainditu gabe Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 12an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez jarraibide batzuk onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arlokoak.

Hamargarrena.–Laguntzaren ordainketa.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ordainduko da dirulaguntza, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak proposaturik.

Ordainketa bakarra eginen da, 2027ko ekitaldian, behin entitate onuradunak justifikatuta dirulaguntzaren helburua bete dela.

Ordainketa egiteko, justifikazio dokumentazioaren aldeko egiaztapena egin beharko da, eta 2027ko ekitaldiari dagokion aurrekontuan kreditu egokia eta nahikoa egon.Diruz lagundutako jarduketak 2026ko irailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean egin beharko dira, horixe izanen baita aldi diruz lagungarria justifikazio ekonomikoaren ondorioetarako.

Hamaikagarrena.–Gastuen justifikazioa.

Emandako dirulaguntza justifikatzeko, entitate onuradunek egindako zerbitzuei dagozkien nominak eta fakturak aurkeztu beharko dituzte, bai eta gastu guztien ordainagiriak ere, edo, bestela, entitateko pertsona eskudunak emandako ziurtagiri bat, gastu horiek justifikatuko dituena (kontratazioaren hasiera- eta amaiera-datak zehaztuta).

2027ko uztailaren 15a baino lehen aurkeztuko dira 2026ko irailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean (biak barne) egindako gastuen egiaztagiriak.

Instrukzio organoaren iritziz ez bada nahikoa gastuen justifikazioa eta haiek frogatzeko egindako ordainketena, errekerimendua eginen dio entitate onuradunari, beharrezko frogagiriak erants ditzan bost egun balioduneko epean, gehienez. Entitate onuradunak eskaeran adierazi duen gaitutako helbide elektroniko bakarrera (GHEb) eginen da errekerimendu hori.

Hamabigarrena.–Dirulaguntzak itzultzea.

Onuradunak ez baditu betetzen deialdi honen oinarrietan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak eta betekizunak, dirulaguntza galduko du eta jasotako dirua itzuli beharko du, bai eta ordainketaren dataz geroztikako berandutze-interesak ere, halakorik bada, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako zenbatekoan, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko aipatutako 11/2005 Foru Legearen II. tituluaren arabera eska daitezkeen erantzukizunak.

Hamahirugarrena.–Erakunde onuradunen betebeharrak.

Entitate onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Proiektua gauzatzen duen profesionala kontratatzea eta hark sinatutako kontratuaren kopia bat aurkeztea, ezarritako epearen barnean. Proiektua gauzatzeaz arduratuko dena udaleko, oinarrizko gizarte zerbitzuko edo gizarte zerbitzuen mankomunitateko plantillakoa bada, inguruabar hori frogatu edo ziurtatu beharko da, horretarako erabiliz pertsona eskudunak sinatutako eta zigilatutako egiaztagiri bat. Pertsona horren eginkizunak izanen dira deialdian eskolako sustatzaileentzat edo bitartekari soziokulturalentzat ezarritakoak. Eskolako sustatzailearen edo bitartekari soziokulturalaren lanak egiten dituen pertsona aldi baterako ezintasun iragankorrean gelditzen bada, entitate onuradunak 20 egun balioduneko epean ordeztu beharko du. Hala ez bada, departamentuak beretzat gortzen du dirulaguntza itzultzeko espedientea hasteko aukera.

b) Zerbitzua dirulaguntza emateko baldintzetan zehaztutako moduan eta onetsitako proiektuaren arabera egin behar da.

c) Laguntza nork eman duen adieraztea programaren zabalkundea eta publizitatea egiten den guztietan. Zabalkunde idatzia edo grafikoa egiten bada, Hezkuntza Departamentuaren logotipoa paratu beharko da, dirulaguntza jaso duen entitatearen logotipoaren neurri berean eta ikusteko baldintza berberetan.

d) Hamaikagarren oinarrian adierazitako epean aurkeztea gastuen justifikazioa eta kasuen erregistroa (Excel edo kalkulu-orriaren formatuan –V. eranskina– aurkeztu beharko da nahitaez). Agiri horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Inklusio Atalari zuzenduta. Erregistro hori, hain zuzen, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan dago arautua.

e) Beren eginkizunak direla-eta eskuratzen dituzten datu pertsonal guztien konfidentzialtasuna eta babesa mantentzea, eta eskolako sustatzaile gisa edo bitartekari soziokultural gisa kontratatutako pertsonek betebehar horri eusten diotela ziurtatzea. Datuak ikastetxetik kanpoko eragileei helarazteko, Hezkuntza Departamentuak horretarako ezarritako indarreko protokoloei jarraituko zaie.

f) Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozein aldaketa eginez gero, barne daudelarik kontratatutako pertsona ordeztea, lanaldiaren ehunekoa aldatzea edo onartutako proiektuan funtsezko aldaketak egitea, instrukzio-organoari jakinarazi beharko zaio, berariazko baimena eman dezan. Jakinarazpenik edo baimenik ezean, emandako dirulaguntza osorik edo zati batean itzultzeko prozedura hasten ahalko da.

II. ERANSKINA.–PARTE HARTZEKO ESKAERA EREDUA

Izen-deiturak: ...............................................................................................................................; helbidea (herria): ..................................................; kalea edo plaza: ....................................................; zenbakia: .........; telefonoa: ...............................; NANa: ...........................................; honako udal, oinarrizko gizarte zerbitzu edo gizarte zerbitzuen mankomunitate hau ordezkatuz: ......................................, IFZa hau baitu: ...............................................

ADIERAZTEN DUT:

Ikusirik deialdi bat egin dela gizarte eta hezkuntza arloko inklusio proiektuak egiteko 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, zenbaki honetan: ......., data honetan: 2026ko .........................................; kontuan izanik baldintza guztiak betetzen ditudala, deialdiko oinarriak osorik onartzen ditudala eta eskatutako agiriak eransten ditudala.

ESKATZEN DUT:

Onar dadila eskaera hau, III. eranskineko proiektuaren eskema duena, hitzematen baita aurkeztutako proiektua beteko dela eta benetakoa dela proiektu horretako informazioa.

.............................................(e)n, 2026ko .....................................aren ........(e)(a)n

III. ERANSKINA.–PROIEKTUA

Dokumentuak gehienez ere 15 orrialde izanen ditu, 11 neurriko Arial letraz idatzia, lerrokadura justifikatua eta 1,5eko lerroartea erabiliz. Orrialdeak zenbakituak egon behar dira. Agiri hau aurkezteko 15 egun balioduneko epea dago, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

1.–Azala.

Azala, non gutxienez datu hauek agertu beharko baitira:

–Entitate eskatzailea.

–Ikasturtea.

–Programari atxikitako ikastetxea(k) eta zein herritan dagoen/dauden.

2.–Testuinguruaren azalpena.

–Abiapuntuko egoera.

–Esku hartzeko mailak eta eremuak.

–Lan proiektuan esku hartuko duten talde sozialak; horietako batzuei lehentasuna ematen zaie, baina ikastetxeetan detektatzen diren premiei erantzuteari utzi gabe.

3.–Lan plana.

Lan plana honako elementu hauekin lotuta egonen da:

–Helburuak.

–Eskolako sustatzaileen edo bitartekari soziokulturalen ekintza zehatzak edo jarduerak: ikasleen banakako jarraipena egitea, absentismoan esku hartzea, gatazketan bitartekaritza egitea, prebentzio tailerrak, familiekiko lana, etab.

–Metodologia.

–Parte hartuko duten eragileak.

–Egutegia.

–Baliabideak.

–Ebaluazioaren adierazleak.

–Ikastetxearen jarduera-lehentasunen proposamena.

4.–Arduradunen taldea.

Koordinatzaileen eginkizuna izanen da behar diren jarduketak egitea ikasturtean zehar sor daitezkeen egoeren aurrean koordinatuta egoteko. Hala behar izanez gero, eranskin bat gehitzen ahalko diote memoriari horretarako.

–Proiektuaren koordinatzailea oinarrizko gizarte zerbitzuan edo mankomunitatean; egitekoak eta atazak.

–Eskolako sustatzailearen edo bitartekari soziokulturalaren profila; lanpostuaren maila, proiektuari egotzitako lanaldi-ehunekoa, egitekoak eta atazak, eskolatik kanpoko ordutegia, etab.

–Gainerako parte-hartzaileek proiektua prestatu nahiz gauzatzeko beren gain hartzen dituzten eginkizunak edo lanak.

5.–Aurrekontua eta aurreikusitako gastu-kontzeptuak.

Gastuen estimazioa, barnean dituela datu hauek, gutxienez:

–Kontratuak zenbat hilabete iraunen duen (zehaztu hasiera- eta amaiera-datak).

–Kontratutako pertsonari eskatuko zaion profila eta maila.

IV. ERANSKINA–BALORAZIO-IRIZPIDEAK (100 PUNTU)

1. Ikastetxeen gizarte-hezkuntzako testuingurua, ikasle guztiak kontuan hartuta, salbuespenik gabe (gehienez 25 puntu)

Proiektuan biltzen diren ikastetxeetan matrikulatutako ikasle behartsuen ehunekoa:

–Ikasle behartsuak %65etik gora (15 puntu)

–%41etik %65era arte (10 puntu)

–%26tik %40ra arte (5 puntu)

–%11tik %25era arte (2,5 puntu)

–Ikasle behartsuak %10etik behera (0 puntu)

15 puntu

Proiektuan biltzen diren ikastetxeetan matrikulatutako ikasleen absentismoaren ehunekoa:

–%5 edo gehiago (10 puntu).

–%2,5etik %4,9ra arte (5 puntu)

–%1etik %2,4ra arte (2,5 puntu)

10 puntu

2. Testuinguruaren azterketa. Proiektuaren helburuak (25 puntu gehienez)

Proiektuak testuinguruaren azterketa osoa eta ondo oinarritua aurkezten du, argi eta garbi identifikatzen ditu esku hartzeko eremuak eta taldeak (ikasle guztiak kontuan hartuta, salbuespenik gabe), eta lotura koherentea eta ondo garatua ezartzen du analisiaren, helburuen eta jarduketen artean

25 puntu

Proiektuak testuinguruaren azterketa egokia aurkezten du eta esku hartzeko eremuak identifikatzen ditu, helburu eta jarduketekin lotura koherentea ezarriz, baina txikiagoa da garapen edo zehaztasun maila

20 puntu

Proiektuak testuinguruaren azterketa jasotzen du, baina helburuak eta jarduketak planteatzean, elementu horien arteko koherentzia partziala da

15 puntu

Proiektuak helburuak eta jarduerak zehazten ditu, baina testuinguruaren azterketa mugatua edo gutxi garatua da

10 puntu

Proiektuak, funtsean, esku hartzeko testuinguruaren, esparruen edo taldeen azterketa jasotzen du, baina ez du lotura argirik helburuekin eta jarduerekin

5 puntu

3. Ebaluazio-adierazle argien ezarpena proiektuaren jarduketa-eremu guztietan (20 puntu gehienez)

Adierazle neurgarriak daude jarduketa-eremu guztietako ekintzetan (eskola, familia eta gizarte-komunitatea)

20 puntu

Adierazle neurgarriak daude bi jarduketa-eremutako ekintzetan (eskola, familia eta gizarte-komunitatea)

15 puntu

Adierazle neurgarriak daude jarduketa-eremu bateko ekintzetan (eskola, familia eta gizarte-komunitatea)

10 puntu

Adierazle neurgaitzak daude jarduketa-eremu bateko ekintzetan (eskola, familia eta gizarte-komunitatea)

5 puntu

4. Gizarte zerbitzuek edo gizarte zerbitzuen mankomunitateek ikastetxeekin koordinaturik aurretik izan dituzten esperientziak eta egin diren proiektuak (10 puntu gehienez)

6 proiektu edo gehiago

10 puntu

1 eta 5 proiektu artean

5 puntu

Aurreko deialdietan proiektuak aurkeztu ditu, baina ez du laguntzarik jaso

2,5 puntu

Ez du proiekturik aurkeztu aurreko deialdietan, baina bai 2026-2027 ikasturterako

1 puntu

5. Proiektua ezartzeko hautagaiak kontratatzea (20 puntu gehienez)

Proiektua eginen duen pertsona izendatzea edo kontratatzea:

–Lanaldi osoan (15 puntu)

–Lanaldi partzialean (0 puntu)

15 puntu

Ikasturte osoko kontratua (2026ko irailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era)

5 puntu

(*) Ikastetxeak bi eredu baditu (A-G eta D) eta batean bakarrik aurkeztu nahi badu deialdira, inguruabar hori aipatu beharko du eskaera-orrian.

V.A ERANSKINA–MEMORIA, GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOKO INTEGRAZIO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZA EMATEKO PROGRAMARAKO (eskolako sustatzaileak edo bitartekari soziokulturalak). JUSTIFIKAZIO TEKNIKO KUANTITATIBOA: Eskola-absentismoa murriztea

Atal bakoitzerako jarraibideak:

–Entitatea: goitik beherako zerrendan, hautatu eskolako sustatzaileen edo eskolako bitartekari soziokulturalen entitatea.

–Ikasleak zer ikastetxetan matrikulatuta dauden (aukeratu ikastetxea goitik beherako zerrendan)

–Arretaren xedeko ikasleen inizialak/sexua (Abizena (1)Abizena (2)Izena)

–Kasuaren laburpena: familiaren, eskolaren eta gizartearen testuinguruaren azalpen laburra.

–Egindako jarduketak: egin diren jarduketen azalpen laburra.

–Lortutako emaitzak: goitik beherako zerrendan hautatzea.

ENTITATEA

IKASTETXEA

ARRETA JASO DUTEN IKASLEEN DATU
SOZIODEMOGRAFIKOAK

KASUA ZER EGOERATAN DAGOEN (ITXITA EDO IREKIA)

JARDUKETAK ZER EGUNETAN HASI DIREN

JARDUKETAK ZER EGUNETAN AMAITU DIREN

KASUAREN LABURPENA

EGINDAKO JARDUKETAK (labur-labur azalduta)

LORTUTAKO EMAITZAK

OHARRAK

Ikasleen inizialak

Ikaslearen jaioteguna (uuuu/hh/ee)

Ikaslearen sexua

Etapa-Ikasturtea

ENTITATEA

Herria & Ikastetxea

ETAPA- IKASTURTEA

EGOERA

LORTUTAKO EMAITZAK

ENTITATEA

Herria & Ikastetxea

ETAPA- IKASTURTEA

EGOERA

LORTUTAKO EMAITZAK

V.B ERANSKINA–MEMORIA, GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOKO INTEGRAZIO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZA EMATEKO PROGRAMARAKO (eskolako sustatzaileak edo bitartekari soziokulturalak). JUSTIFIKAZIO TEKNIKO KUALITATIBOA

Atal bakoitzerako jarraibideak:

–Entitatea: goitik beherako zerrendan, hautatu eskolako sustatzaileen edo bitartekari soziokulturalen entitatea.

–Ikasleak zer ikastetxetan matrikulatuta dauden (aukeratu ikastetxea goitik beherako zerrendan)

–Jarduketa mota: hautatu goitik beherako zerrendan.

–Egindako jarduketak: egin diren jarduketen azalpen laburra.

–Jarduketaren data: adierazi noiz egin den jarduketa.

–Parte hartu duten familien edo ikasleen kopurua.

–Balorazio orokorra: hautatu goitik beherako zerrendan.

–Alderdi positiboak eta hobetzeko proposamenak: labur azaldu.

ENTITATEA

IKASTETXEA

JARDUKETA MOTA

EGINDAKO JARDUKETAK (labur-labur azalduta)

JARDUKETA NOIZ EGIN DEN

Parte hartu duten familien eta ikasleen kopurua

JARDUKETAREN BALORAZIOA

JARDUERA EBALUATZEKO GALDE-SORTA BANATU DA?

GALDE-SORTAREN EMAITZA (ebaluatzeko galde-sorta banatu bada soilik bete behar da)

Balorazio orokorra

Alderdi positiboak

Hobekuntza proposamenak

ENTITATEA

Herria & Ikastetxea

JARDUKETA MOTA

BALORAZIOA

GALDE-SORTA

V.C ERANSKINA.–MEMORIA EKONOMIKOA, GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOKO INTEGRAZIO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZA EMATEKO PROGRAMARAKO (ESKOLAKO SUSTATZAILEAK EDO BITARTEKARI SOZIOKULTURALAK). JUSTIFIKAZIO EKONOMIKOA

Atal bakoitzerako jarraibideak (zabaldu ikusteko):

–Entitatea: mota (gizarte zerbitzuen mankomunitatea, udala edo oinarrizko gizarte zerbitzua).

–Gastu mota: nominak, kilometrajeak, askotariko fakturak, askotariko gastuak, etab.

ENTITATEA

GASTU MOTA

GUZTIRA

ENTITATEA

ENTITATEA

VI. ERANSKINA.–IKASTETXEETARAKO ONIRITZIAREN EREDUA

.......................................................................................................................................... jaunak/andreak, ................................................................................................................. ikastetxeko zuzendaria baita (kalea edo plaza: ............................................................, zenbakia: ..................; telefonoa: .........................; NAN zenbakia: ..............................), zuzendaritza-taldearen ordezkari gisa eta koordinazio pedagogikorako batzordearen adostasunarekin, oniritzia ematen .........................................(e)ko udalari, oinarrizko gizarte zerbitzuari edo gizarte zerbitzuen mankomunitateari (IFZa:..............................) aurkeztu daitezen 2026-2027 ikasturtean gizarteratze proiektuetan parte hartuko duten eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontratatzeko xedez oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitateei eta udalei zuzenduta emanen diren laguntzen deialdira.

.............................................(e)n, 2026ko .....................................aren ........(e)(a)n.

Iragarkiaren kodea: F2608271