2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALARKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Galarko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2026ko apirilaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Galarko Kontzejuaren 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Erabaki hori argitaratu zen 2026ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 11n.
Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartzen da, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari; hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluka:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 717,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 36.053,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 679,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 0,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 51.070,45 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Gastuak, guztira: 88.519,45 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 9.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 34.073,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 2.450,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrera batzuk: 43.016,10 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 88.539,10 euro.
Galarren, 2026ko ekainaren 4an.–Kontzejuko burua, Maialen Iriarte Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L2608101