120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, proiektu honi dagokionez: goi-hornidurako sarearen Iraizozko adarra berritzeko obren proiektua

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko buruak honako ebazpen hau eman zuen 2026ko ekainaren 8an:

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2025eko abenduaren 31n, erabaki zuen hasiera batez onestea honako proiektu hau: "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-hornidurako sarearen Iraizozko adarra berritzeko obra proiektua", zeinetan jasotzen baita ukitutako ondasunen eta eskubideen hasierako zerrenda. Halaber, erabakia jendaurrean jarri zen hamabost eguneko epean.

Jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu; hortaz, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2026ko apirilaren 15ean, behin betiko onetsi zuen ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, eta deklaratu zuen proiektua onura publikokoa zela eta lurrak okupatu beharra zegoela. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea okupazioa presakoa zela deklara zezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako.

Nafarroako Gobernuak, 2026ko ekainaren 3ko erabaki baten bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horiek horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ultzamako Udaleko alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Ultzamako udaletxean, 2026ko uztailaren 21ean, 10:00etan. Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki iruditzen bazaio, peritua edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ekitaldira Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkari batek ere joan beharko du –buruak edo hark eskuordetutako Batzorde Iraunkorreko kide batek. Haren zeregina izanen da okupatu aurreko aktak eta ordainketetarako aktak sinatzea, alde biek adostuta, bai eta behar diren gainerako agiri guztiak sinatzea ere.

4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak Administrazioko peritu izendatzea, haietako edozein halakotzat aritu dadin.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Ultzamako Udaleko eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-tauletan eta web-orrietan ere. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

Erripan (Odieta), 2026ko ekainaren 12an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

ERANSKINA.–INTERESDUNEN ZERRENDA

Aktak egiteko tokia: Ultzamako udaletxea (Larraintzar).

Eguna: 2026ko uztailaren 21a.

ORDUA

AKTA

TITULAR EZEZAGUNAK

FINKAREN KODEA

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

10:00

Juan Luis Pérez Iribarrenen jaraunspen jasogabea

Casimira Arregui Egozcueren jaraunspen jasogabea

ULTZ-1

12

130

Ultzama

Iragarkiaren kodea: L2608646