1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
371/2026 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 284/2026 Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita dirulaguntza deialdi bat, Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko kultur jarduerak egiteko 2025-2026 ikasturtean (Id.: 867708). Aldaketaren xedea da akats bat zuzentzea entitate eskatzaileetako biri emandako diru-kopuruetan. DDBN kodea: 867708.
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalak akats bat atzeman du entitate eskatzaileetako biri esleitutako diru-kopuruetan, eta, beraz, txosten-proposamena egin du akats hori zuzentzeko.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 284/2026 Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita dirulaguntza deialdi bat, Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko kultur jarduerak egiteko 2025-2026 ikasturtean (Id.: 867708). Aldaketaren xedea da akats bat zuzentzea entitate eskatzaileetako biri emandako diru-kopuruetan.
Honako hau dioen tokian: 1. Onestea dirulaguntza ematea jarraian adierazitako entitateei. Dirulaguntza deialdia 2025-2026 ikasturterako egin zen, azaroaren 7ko 782/2025 Ebazpenaren bidez, partida honen kargura: 2026ko gastu-aurrekontuko 42400 420001 4816 322002 partida, "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntza" izenekoa (40000263 kontabilitate-espedientea).
ONURADUNA | IFKa | GEHIENEKO ZENBATEKOA |
Buztintxuri ikastetxe publikoko gurasoen elkartea | G71022693 | 2.478,00 euro |
Mugarri Guraso Elkartea | G31557242 | 4.830,00 euro |
Altsasu BHIko guraso elkartea | G31133721 | 4.655,00 euro |
Guztira | 11.963,00 euro |
Honako hau behar du: 1. Onestea dirulaguntza ematea jarraian adierazitako entitateei. Dirulaguntza deialdia 2025-2026 ikasturterako egin zen, azaroaren 7ko 782/2025 Ebazpenaren bidez, partida honen kargura: 2026ko gastu-aurrekontuko 42400 420001 4816 322002 partida, "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntza" izenekoa (40000263 kontabilitate-espedientea).
ONURADUNA | IFKa | GEHIENEKO ZENBATEKOA |
Buztintxuri ikastetxe publikoko gurasoen elkartea | G71022693 | 4.830,00 euro |
Mugarri Guraso Elkartea | G31557242 | 2.478,00 euro |
Altsasu BHIko guraso elkartea | G31133721 | 4.655,00 euro |
Guztira | 11.963,00 euro |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora, Euskara Atalera, eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko ekainaren 3an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2608368