2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren 2026ko ekainaren 3ko 85. Ebazpenaren bidez, bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legean ezarritakoarekin eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidearekin (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, loturik dagoena Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta hurrengoekin), eta dauzkadan ahalmenak erabiliz, zeinak jasorik baitaude Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan, esleiturik dauzkadan eskumenez baliatuz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehena.–Juan Ignacio Velar Gárriz zinegotziaren esku uztea alkatetza honi dagozkion eginkizunak, 01/2026 ezkontza zibila egiteko. Ezkontza hori 2026ko irailaren 12an eginen da, eta dagozkion izapideak Murillo el Frutoko Erregistro Zibilean ari dira egiten. Eskuordetzeak ebazpen honen datatik hasita hartuko du indarra.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Hori guztia aditzera ematen da, bete dadin ezarrita dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Murillo el Fruton, 2026ko ekainaren 3an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2608032