2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Ameskoabarrengo Udalak,2026ko apirilaren 28an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko plantilla organikoaren aldaketa.
Jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2026ko plantilla organikoaren aldaketa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hona hemen egindako aldaketa:
Lanpostua: idazkaria. Zenbakia: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %53,72. Lanaldiaren luzapena: %10. Administrazio egoera: jardunean.
Ameskoabarrenean, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, Estíbaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2608464