120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

26-00777 gora jotzeko errekurtsoa, lanpostuko osagarria parekatzea ukatu izanaren kontra

Nafarroako Administrazio Auzitegiak Burlatako Udalari eskatu dio igor diezaion gora jotzeko errekurtso honekin lotutako administrazio-espedientea: 26-00777 gora jotzeko errekurtsoa, Sara Esteban Nicolayk jarria Burlatako Udaleko alkatearen 2026ko martxoaren 10eko ebazpen baten kontra, zeinaren bidez ezesten baita berraztertzeko errekurtso bat, paratu zena alkate horren 2026ko urtarrilaren 15eko ebazpen baten kontra (ebazpen horren bidez ukatu zen lanpostuko osagarria parekatzea).

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruña, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2608168