2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Deikazteluko Udaleko alkateak, ekainaren 4an, honako ebazpen hau eman zuen:
"Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),
EBAZTEN DUT:
María Victoria Benito Martín alkateordeari eskuordetzan ematea, ekainaren 6tik 12ra bitartean (biak barne), alkate gisa esleiturik ditudan eginkizun guztiak, salbu apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan xedatuta daudenak (toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legea)."
Deikaztelun, 2026ko ekainaren 4an.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.
Iragarkiaren kodea: L2608077