2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Lurraren kontribuzioa eta herri-lurren kanona borondatez ordaintzeko epea. 2026ko lehen seihilekoa
Cascanteko (Nafarroa) Udaleko alkate udalburu Alberto Añón Jiménezek
ADITZERA EMATEN DU:
Cascanteko Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluan ezarritakoari jarraituz, lurraren kontribuzioaren eta herri-lurren kanonaren 2026. urteko likidazioak onetsi dituela. Aipatu likidazioak udal bulegoetan eskura daitezke, eta horien aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo egileari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita.
Gaurko egunean kobratuko dira lurraren kontribuzioa eta herri-lurren kanona, 2026. urteko lehen seihilekoari dagokionez.
Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kargatuko dira kasuan-kasuan helbideratutako kontuan, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte diru-sarrera eginez, ordainagirian jasotzen den barra-kodearen bidez.
Hogeita hamar egun balioduneko epea ezartzen da borondatez ordaintzeko, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin, jarraikiz Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluari.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2026ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2608078