120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁNGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CÁRCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

26-00631 gora jotzeko errekurtsoa, 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka

Teresa Blanco Pellejerok 26-00631 gora jotzeko errekurtsoa jarri du San Adriángo, Azagrako, Andosillako eta Cárcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2026ko otsailaren 26ko erabaki baten aurka, hain zuzen ere, 2026ko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartutako erabakiaren aurka (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2026ko otsailaren 26an). Hala, interesdunei dei egiten zaie, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuari.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, San Adriánen.

San Adriánen, 2026ko ekainaren 4an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2608098