120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Eskudantziak alkatetzari eskuordetzea

Udalak, 2026ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen alkatetzari eskuordetzea eskudantziak, erabaki bat har dezan adjudikatzeko eta exekutatzeko udal lokal baten herri-jabariko emakida. Lokala Obanosko Foruen plaza 2 helbidean dago, ezkerreko behean, eta erabilera pribatiboa izanen du, harategia izateko.

Eskuordetze horren helburua da administrazio-izapideak arintzea, horrela bermatzeko efizientzia eta eraginkortasuna aurreikusitako obrak egitean, betiere jarraikiz indarrean dagoen araudiari eta bermatuz prozesu guztien gardentasuna eta legezkotasuna.

Obanosen, 2026ko ekainaren 3an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2608048