120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

259E/2026 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita plater prestatuak egiten dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan eskatutako aldaketa. Instalazioa Funesko udal mugartean dago eta haren titularra Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SL da.

Espediente mota

Ingurumen baimen integratuaren baldintzak aldatzea

Espedientearen kodea

0001-0121-2026-000008

Hasiera eguna

2026-03-04

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 9.1.b) iii)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 6.4.b) iii)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 2.b) taldea

Instalazioa

Jaki prestatuen fabrika

Titularra

Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SL

Ingurumen identifikaziorako zenbakia

3110709002

Tokia

Bodega Romana industrialdea z.g. - 10. poligonoa, 340. lurzatia - Funes

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 596.397,000 eta Y: 4.678.762,000

Udalerria

Funes

Proiektua

Sortzen diren hondakinen zerrendan hondakin berri batzuk sartzea, 200125, 120301 eta 200140 EHZ kodeak dituztenak

Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 542E/2025 Ebazpenaren bidez emana.

2026-03-04an, titularrak ingurumen-baimen integratuan jasotako baldintzak aldatzeko eskatu zuen, zehazki, 2026-02-23an egindako ingurumen-ikuskapenaren txostenaren ondorioz (0002-0103-2025-000231 kodekoa) baimenean jaso ez ziren 3 hondakin III. eranskinean sartzeko.

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

20 01 40

Metalak

Eskatutako kode hori ez da sartu behar, udal hondakinei egiten baitie erreferentzia, zehazki 20 01 taldeari (gaika bildutako frakzioak), eta ez industria-hondakin bati.

20 01 25

Olio eta koipe jangarriak

Eskatutako kode hori ez da sartu behar, udal hondakinei egiten baitie erreferentzia, zehazki 20 01 taldeari (gaika bildutako frakzioak), eta ez industria-hondakin bati.

12 03 01

Garbiketako likido urtsuak

Eskatutako kodea ez da sartu behar, metalezko eta plastikozko gainazalen moldaketa eta tratamendu fisiko eta kimikoko lanetatik datozen hondakinei dagokielako.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Ukatzea plater prestatuak egiteko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan eskatutako aldaketa. Instalazioa Funesko udal mugartean dago eta haren titularra Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SL da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen diziplinako neurriak hartuko dira (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SLra eta Funesko Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.

Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2608602