2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2026ko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta 2026ko plantilla organikoa.
Espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erronkarin, 2026ko ekainaren 4an.–Batzordeburua, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2608151