2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Lapoblacióngo Udalak, 2026ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Lapoblación-Meanon, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2608512