120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGIKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Oieregiko Kontzejuko Batzarrak, 2026ko maiatzaren 16an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2026ko ekitaldirako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta horiek jendaurrean jartzea ere, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da idazkaritzan eta iragarki-taulan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek eta interesdunek, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Oieregin, 2026ko ekainaren 4an.–Kontzejuko burua, Joxe Nosellas Zabalegi.

Iragarkiaren kodea: L2608163