120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua betetzeko, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Bakaikuko Udalaren 2026ko plantilla organikoa.

Hasierako onespena erabaki zen 2026ko urtarrilaren 15ean egin bilkuran (2026ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2an).

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Lanaldia: %40. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,80. Euskararen ezagutza nahitaezkoa: EGA.

Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkari-kontu hartzailea, buru den udala Bakaiku izanik. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %5,72. Lanaldiaren luzapena: %10. Egoera: hutsik. Euskararen ezagutza nahitaezkoa: C1-EGA.

Lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Hutsik. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %13. Arriskuko osagarria: %20. Lanaldiaren luzapena: %10. Egoera: hutsik. Euskararen ezagutza: baldintza berariazkoa, B2 maila.

Lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Hutsik. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %13. Arriskuko osagarria: %6. Lanaldiaren luzapena: %10. Egoera: hutsik. Euskararen ezagutza: baldintza berariazkoa, B2 maila.

Modu automatikoan amortizatuko da, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza berria (C mailakoa) betetzearekin bat.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Administrari-ofiziala: Isabel Huarte Martija. Egoera: borondatezko eszedentzian. Antzinatasun onartua: 2012ko otsailaren 28tik.

Administrazio araubideko bitarteko langileak.

Idazkaria: Eunate Nicuesa Txakon. Egoera: jardunean. Antzinatasun aitortua: 2006ko abuztuaren 31tik.

Lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Patxi Zubiria Aldaz. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2025eko abenduaren 16tik.

Bakaikun, 2026ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2608454