1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1897/2026 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatu zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 152/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 972/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukaturik, kalifikazio epaimahaiak izendapen eta kontratazio proposamena aurkeztu zuen, bete beharreko plazetan sartzen ahal ziren izangaien alde, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2624/2024 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 10eko 58/2025 Ebazpenaren bidez eta azaroaren 24ko 3530/2025 Ebazpenaren bidez haien izendapenak eta kontratazioak egin ziren.
Azkeneko izendapena edo kontratazioa egin ondoren, zazpi izangaik uko egin diote erreferentziako hautapen prozesuari, eta bi ezin izan dira izendatu.
Horretarako ezarritako epearen barruan, bost izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetan edo beste batean zerbitzu ematen ari zirelako, eta beste izangai batek, zeinak jabetza-hartzea etenik baitzuen, prozesuari uko egin zion.
Azkenik, hirurogeita bost pertsonak ez zuten dokumentazioa aurkeztu.
Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2026ko maiatzaren 20an izendapen edo kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, non izangaien zerrendan haien atze-atzean agertzen ziren izangaiak sartu baitziren.
Adierazi behar da bi izangaik uko egin diotela erreferentziako hautapen prozesuari.
Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta dagozkien plaza hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko:
COBOS LAPLAZA, JUANA MARIA
RODRIGUEZ RODRIGUEZ, ANDREA
ALMARAZ PERU, PATRICIA
JIMENEZ MORENO, NEREA
LEGARREA GALAR, IÑIGO
JORGE NAPAL, MARTA
BLANCO ILZARBE, ROBERTO
RUIZ GOÑI, JON
SANZ HERNANDEZ, NEREA
2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:
DAMBORENA ASIN, MONICA
PEREZ BALAGUER, MARIA
SAMPAYO CID, JESUS MARIA
GARCIA NOAIN, BEATRIZ
3. Plaza hutsak esleitzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
4. Izendatutako izangaiek 2026ko ekainaren 29an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, bakoitzari dagokionaren arabera, toki hauetan: Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan edo Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalean (Tarazonako errepideko 4. km, 31500 Tutera).
Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2026ko ekainaren 29an sinatu beharko dute dagokien kontratua, bakoitzari dagokionaren arabera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean edo Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan. Kontratua prest dagoenean jakinaraziko zaie, sinatzeko, eta telematikoki sinatzen ahalko dute, giza baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez edo aurrez aurre.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
5. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko ekainaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ADJUDIKATUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA | KARGAK MANEIATZEA |
Cobos Laplaza, Juana Maria | 6592 | Eskubide Soz., Ekon. Soz. eta Enpleguko Dep. | El Vergel zahar etxea | Funtzionarioa | Iruña | Mistoa | | | | X |
Rodriguez Rodriguez, Andrea | 72026 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña | Mistoa | | | | |
Almaraz Peru, Patricia | 71504 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña | Mistoa | | | | X |
Jimenez Moreno, Nerea | 72042 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña | Mistoa | | | | |
Legarrea Galar, Iñigo | 38498 | Hezkuntza Departamentua | Azkoien-Ribera del Arga BHI | Funtzionarioa | Azkoien | Ez-euskalduna | X | | X | X |
Jorge Napal, Marta | 35787 | Hezkuntza Departamentua | Corella-Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola | Funtzionarioa | Corella | Ez-euskalduna | X | | | X |
Blanco Ilzarbe, Roberto | 69087 | Osasun Departamentua | Reina Sofía ospitalea | Funtzionarioa | Tutera | Ez-euskalduna | | | X | |
Ruiz Goñi, Jon | 35772 | Hezkuntza Departamentua | Altsasuko Altsasu BHI | Funtzionarioa | Altsasu | Euskalduna | X | | | X |
Sanz Hernandez, Nerea | 30480 | Hezkuntza Departamentua | Altsasuko Sakana LH-IBP | Funtzionarioa | Altsasu | Euskalduna | X | | | X |
Damborena Asin, Monica | 72845 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean | Iruña | Mistoa | | | | |
Perez Balaguer, Maria | 72855 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean | Iruña | Mistoa | | | | |
Sampayo Cid, Jesus Maria | 2830 | Eskubide Soz., Ekon. Soz. eta Enpleguko Dep. | Santo Domingo zahar etxea | Lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean | Lizarra | Eremu mistoa | | | | X |
Garcia Noain, Beatriz | 2804 | Eskubide Soz., Ekon. Soz. eta Enpleguko Dep. | San Jose zentroa | Lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean | Iruña | Mistoa | | | | X |
Iragarkiaren kodea: F2608183