133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

65/2024 FORU DEKRETUA, ekainaren 12koa, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 2-XXVI Sektorearen nekazaritza azpiegituretan (Lerinen) jarduketa bat egitea onesten duena, lurzatiak berrantolatzeko eta ureztalur bihurtzeko, eta jarduketa hori onura publikokoa eta presakoa dela adierazten duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 11/2024 FORU DEKRETUA, ekainaren 7koa, Eduardo Santos Itoiz jauna Nafarroako Kontseiluko idazkari izendatzen duena.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 12/2024 FORU DEKRETUA, ekainaren 7koa, José Luis Goñi Sein jauna Nafarroako Kontseiluko buru izendatzen duena.

61/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Iñigo Iratzoki Ibarra jauna Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Eraldatzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

181E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Monserrat de la Fuente Hurtado andrea izendatzen duena Nafarroako Ekintza Soziosanitarioari buruzko Planaren koordinatzaile.

182E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Gloria Elgorriaga Aranaz andrea, Nafarroako Ekintza Soziosanitarioari buruzko Planaren koordinatzailea.

215E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Yolanda Zazo Gómez andrea, Lan Harremanen Ataleko burua, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzuan.

233E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Yolanda Zazo Gómez andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Lan Harremanen Ataleko buru, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzuan.

160/2024 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzen dituena.

1651E/2024 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena María Ruiz Castellano andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Etxeko Ospitalizaziorako Ataleko burua.

4650/2024 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez María Luz Igoa Iraurgui andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Neurri Judizialak Betearazteko Bulegoko buru, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren mendeko Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari atxikirik.

4651/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Diana López Domínguez andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Ataleko buru.

2216/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Sol Pastor Hernández andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, artxiboetako erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko.

2218/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Pablo Jesús Azpiroz Iribas jauna izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako teknikariaren lanpostuan aritzeko.

2219/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Martín Jesús Saragüeta Gonzalez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko.

2220/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Florencio Comas Zudaire jauna izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, gidariaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

2222/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Raquel Ezquerra Sales andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, goi mailako teknikari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

2270/2024 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Unai Sueskun Muzas jauna izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, mantentze-lanetako laguntzailearen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

2302/2024 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Almudena Fernández González andrea izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, Laneko Erizaintzako erizain espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

2346/2024 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT–LZB–LZA–Laguntza) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

397E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Turismoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zenbait eskumen eskuordetzen baitzaizkio Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuko zuzendariari.

1255/2024 EBAZPENA, 2024ko ekainaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen ditu Aitor Blanco Leoz jauna, Susana Molina Aldareguia andrea eta Ainhoa Mendiluze Ormaetxea andrea, Euskarako OLko teknikari izateko, eta lanpostu bana esleitzen die.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2217/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Diego Belzunegui Ollo jauna kontratatzea xedatzen baita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritu dadin, pianistaren (dantza-laguntzailea) lanpostuan.

1243/2024 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1069/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa.

1244/2024 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 23an emandako 945/2024 Ebazpena.

1245/2024 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Recipes for internationalisation ID KA220-HED-3DC01EE4".

EPATZE DEIA, 223/2024 prozedura arruntean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 1eko 6E/2024 Ebazpenaren aurka jarria. Izan ere, ebazpen horrek ezetsi egin zuen gora jotzeko errekurtso bat, emandako puntuazioen behin betiko baturaren aktaren aurka, kidego hauetan sartzeko hautapen-prozeduran: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailerreko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak. Horiek denak, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko plazak dira.

Deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko 108 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

64E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Langileen eta Azpiegituren zuzendari nagusiarena, Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeei (udalerriei eta kontzejuei) dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta Lehen Hezkuntza-DBHko ikastetxeak hobetzeko eta birmoldatzeko obra-proiektuak gauzatzeko. Deialdi hori Langileen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 197E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen. DDBN identifikazioa: 727426.

258E/2024 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, 2024ko dirulaguntzen deialdia onesten duena, jarduera ekonomikoetarako udal-poligonoak eta -lokalak sustatzeko. DDBN identifikazioa: 768993.

1260/2024 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, prestakuntzaldiko ikertzaileak kontratatzeko deialdia onesten duena 2024-2025 ikasturtean doktoretza-tesiak UPPAren eta NUPen artean kotutoretzan egin ditzaten, eta horretarako gastua baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 769141.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 12an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 5ean hartua, zeinaren bidez onesten baitira 2023ko Estatistika Programaren balorazio txostena eta 2024ko Estatistika Programa.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 12an hartua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean baso-suteak prebenitzeko, zaintzeko eta itzaltzeko urteko plana 2024rako.

19E/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, "Proyecto Eólico de Navarra" udalez gaindiko proiektu sektoriala aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena. Aldaketa hori UGPrSa Jenáriz, Linte eta San Marcos II haize-parkeak eta San Marcos-Erriberri ebakuazio-linea bat eraikitzeko proiektuetara egokitzeari buruzkoa da. Sustatzailea Agrowind Navarra 2013 SL da.

5983E/2024 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Barneko zuzendari nagusiak emana. Zezen-ikuskizunetarako albaitariak izendatzea.

209E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Iruñeko udal mugartean supermerkatuetarako eta ostalaritzarako hozkailu-altzariak diseinatu, ekoitzi eta merkaturatzeko dagoen instalazio baten aldaketa funtsezkoa, kakoak desugertzeko kabina baten proiektua gauzatu ahal izateko. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Grupo K Refrigeración SL da.

213E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baitzaio Larragako udal mugartean kokatutako hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko instalazio bati, "Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen zentroa" izeneko proiektuari. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ingurumen baimen bateratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioaren titularra Construcciones Luis Fernandez SA da.

220E/2024 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita San Adriango udal mugartean marmeladak, konfiturak eta jeleak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburua duena gerezi konfitatua ontziratzeko lerroa desinstalatzea, gasolio-andel bat instalatzea eta galdara bat egokitzea gasolioarekin/gas naturalarekin erabiltzeko, ez-funtsezkoa dela. Instalazioaren titularra Iberfruta-Muerza SA da.

221E/2024 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Los Arcosko udal mugartean ibilgailuentzako motelgailuak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra KYB Advanced Manufacturing Spain SAU da.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 80/2024 ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpenaren bidez, baliozkotzen da eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, José María Bereciartu SAk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Excavaciones Héctor Villada SLk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Biometano Sesma SLk sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Gypsum Plus SLk sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Harinera del Mar Siglo XXI SLk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Chatarras y Desguaces Landaben SLk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Nafarroako Toki Azpiegiturak SAk sustatua.

ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Gora jotzeko 24-00979 errekurtsoa, zerbitzu anitzetako enplegatu bat izendatzeko ebazpenari buruzkoa

BURLATA

Gora jotzeko 24-00980 errekurtsoa, zerbitzu anitzetako enplegatu bat izendatzeko ebazpenari buruzkoa

MURCHANTE

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

OLAZTI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

GARES

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

UHARTE ARAKIL

Merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokiona. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Xehetasun-azterketa Lizarragako 3. poligonoko 177. partzelan. Araudia

Xehetasun-azterketa Unanuko 10. poligonoko 339. partzelan. Araudia

Xehetasun-azterketa Lizarragako 2. poligonoko 167. partzelan. Araudia

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, arkitektura-oztopoak kendu eta igogailua jartzeko Concepción Benítez zeharkaleko 15ean. Behin betiko onespena

RIBAFORADA

Eguneko zentroaren eta zerbitzu osagarrien tasen aldaketa. Hasierako onespena

SESMA

Udalaren herri-lurzatien desafektazioa, El Oliado haize-parkearen proiektua instalatu eta ustiatzeko. Hasierako onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

FLAMINGO SEX SHOP, SOZIETATE MIKROOPERATIBOA

Desegitea eta likidatzea