1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 12an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Unibertsitate Masterra Ekonomia Zirkularrean masterra ezartzeko. Unibertsitate arteko masterra izanen da, Campus Iberus esparruan irakatsiko dena, Lleidako Unibertsitatearekin, Errioxako Unibertsitatearekin eta Zaragozako Unibertsitatearekin batera. Azken hori koordinatzailea izanen da. Horrez gain, baimena eskatu du beste bi master hauek ezartzeko: Unibertsitate Masterra Zibersegurtasunean eta Unibertsitate Masterra Bioteknologiako Ikerketan eta Berrikuntzan.
Aipatutako titulazioek Aragoiko Unibertsitateko Kalitatearen eta Prospektibaren Agentziaren (ACPUA) eta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECA) aldeko ebaluazioa dute, eta, kasuaren arabera, Unibertsitate Kontseiluak modu positiboan egiaztatu ditu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak aldeko txostena eman die.
Unibertsitateko zuzendari nagusiak titulazio berriak ezartzearen aldeko txostena egin du.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Baimena ematea honako master hauek ezartzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan: Unibertsitate arteko Masterra Ekonomia Zirkularrean, Unibertsitate Masterra Zibersegurtasunean eta Unibertsitate Masterra Bioteknologiako Ikerketan eta Berrikuntzan.
2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrera eta Unibertsitateetako Ministeriora igortzea, gero Espainiako Gobernuari bidal diezaion baimendutako tituluen izaera ofiziala ezartzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba ditzan.
3. Erabaki hau Unibertsitateen Zerbitzura eta Unibertsitateen Atalera igortzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.
5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko ekainaren 12an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2409438