133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE ARAKIL

Merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokiona. Izendapena

2022ko azaroaren 14ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzurako zerbitzu anitzetako udal-langile plaza bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zuen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokiona, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Uharte Arakilgo Udaleko alkateak ekainaren 13ko 88/2024 Ebazpena eman du, Javier Almintearena Legaz jauna Udalaren zerbitzura dagoen zerbitzu anitzeko lanposturako funtzionario izendatzen duena.

2024ko ekainaren 19an jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharte Arakilen, 2024ko ekainaren 13an.–Alkatea, José Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2409679