133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Xehetasun-azterketa Lizarragako 3. poligonoko 177. partzelan. Araudia

2015eko maiatzaren 12an, 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Lizarraggako (Ergoiena) 3. poligonoko 177. partzelan zegokion xehetasun-azterketaren behin betiko onespena, zeina Antonio Navarro Navarrok sustatu baitzuen, baina onetsitako hirigintza araudia, aldiz, ez zen argitaratu.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintza araudi hori, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarragan (Ergoiena), 2024ko ekainaren 14an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2409813