133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Eguneko zentroaren eta zerbitzu osagarrien tasen aldaketa. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2024ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat eguneko zentroaren tasetan eta zentro berean emanen diren zerbitzu osagarrietan.

Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa.

Ribaforadan, 2024ko ekainaren 19an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2409892