133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1243/2024 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1069/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1069/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko OLko teknikari izateko 3 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Ebazpen horren II. eranskinean aipatutako lanpostuetako batean akats bat atzeman da, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Txosten juridikoa eginik, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren oniritziarekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1069/2024 Ebazpenean atzemandako akats hau:

II. eranskinean, honela dioen tokian:

LANPOSTUA

ATXIKIPENA

HERRIA

LANALDIA

875

INFORMATIKA ZERBITZUA / CAMPUSEKO ZERBITZUEN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

876

INFORMATIKA ZERBITZUA / KUDEAKETA KORPORATIBOAREN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

877

INFORMATIKA ZERBITZUA / ERABILTZAILEARI LAGUNTZEKO ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

Honela esan behar du:

LANPOSTUA

ATXIKIPENA

HERRIA

LANALDIA

875

INFORMATIKA ZERBITZUA / CAMPUSEKO ZERBITZUEN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

251

INFORMATIKA ZERBITZUA / CAMPUSEKO ZERBITZUEN ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

877

INFORMATIKA ZERBITZUA / ERABILTZAILEARI LAGUNTZEKO ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitatearen iragarki-ohol elektroniko ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 12an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldan.

Iragarkiaren kodea: F2409765