2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Gora jotzeko 24-00980 errekurtsoa, zerbitzu anitzetako enplegatu bat izendatzeko ebazpenari buruzkoa
Epatzea interesdun direnak Burlatako Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 24-00980 errekurtsoa, César Garralda Salvatierrak jarria Udaleko Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 2ko 681 Ebazpenaren aurka, zerbitzu anitzetako enplegatuen izendapenari buruzkoa baitzen.
Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 279/1990 Foru Dekretua garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik zeinak xede baititu pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.
Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2024ko ekainaren 13an.–Jarduneko alkatea, Jose M.ª Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L2409650