1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1244/2024 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 23an emandako 945/2024 Ebazpena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 23an emandako 945/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko 8 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Oharturik 21. eta 26. gaiek eduki bera dutela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da akats hori zuzentzea, 21. gaia kenduz eta 26. gaia utziz.
Halaber, Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 27ko bileran hartutako Erabakiaren lehenbiziko apartatuaren b.1 letran ezarritakoa kontuan hartuta –Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile funtzionarioen salbuespenezko promozio prozesua onesten duena–, erabakian jasotzen den gaien ehunekoa betetzeko, aipatutako 21. gaia kentzeaz gain, bidezkoa da 36. gaia ere kentzea, "UNITA universitas montium" izenekoa.
Txosten juridikoa eginik, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren oniritziarekin.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Aldatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 23an emandako 945/2024 Ebazpena, honela:
I. eranskineko gai-zerrendatik kendu egin dira 21. gaia ("822/2021 Errege Dekretua, 2021eko irailaren 28koa, Unibertsitateko ikasketen antolamendua eta haien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituena") eta 36. gaia ("UNITA universitas montium").
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitatearen iragarki-ohol elektroniko ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2024ko ekainaren 12an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldan.
Iragarkiaren kodea: F2409764