133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 11/2024 FORU DEKRETUA, ekainaren 7koa, Eduardo Santos Itoiz jauna Nafarroako Kontseiluko idazkari izendatzen duena.

Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 5.4 artikuluak ezartzen du Kontseiluko idazkaria kontseilukideen artetik aukeratuko dela, gehiengo osoz eta bozketa sekretuaren bidez, eta hura izendatzea proposatuko zaiola Foru Komunitateko lehendakariari.

2024ko ekainaren 5eko idazki baten bidez, aipatu kontseiluak Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariari proposatu zion Eduardo Santos Itoiz kontseilukide jauna izendatzea, Nafarroako Kontseiluak hala hautatu baitzuen 2024ko ekainaren 5ean egindako bilkuran.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

1. Eduardo Santos Itoiz jauna Nafarroako Kontseiluko idazkari izendatzen dut.

2. Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu hau Nafarroako Kontseilura igortzea, eta Eduardo Santos Itoiz jaunari jakinaraztea.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 7an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2409324