133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko 108 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko 108 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8.2 oinarrian xedatutakoa betetzeko (2017ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa), deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu zuen probak gainditu zituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, proposamena egin zuen probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori 2019ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 171/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren erizainen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Deialdi hori 2020ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17koan.

Ondoren, zenbait izendapen proposamen osagarri sortu ziren, bai eta haien izendapen osagarriak ere.

Txanda irekiko izangaia den Inés Pérez Irache andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zen egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean. Hortaz, lanpostu huts hori bete behar da probak gainditu zituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

Aurreko guztia kontuan hartuta, bidezkoa da izendapen-proposamena osatzea Cintia Pueyo Borobia andrea sartuta. Izan ere, probak gainditu zituzten txanda irekiko izangaien zerrendan hura da aurretik proposatutako izangaien hurrengoa, eta plazaren baldintzak betetzen ditu eta plaza aukeratu du.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko lanpostuetarako izendapen proposamena osatzea, honako honen alde:

–Txanda irekia.

PUEYO BOROBIA, CINTIA

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak hilabeteko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F2409194