133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 80/2024 ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpenaren bidez, baliozkotzen da eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.

Iragarki honen bidez jakinarazten da gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela honako jaun-andre hauek: Amaia Agirre Etxeberria, Mireia Malaxechevarria Elordi, Sonia Paez Martin, Vanessa Sofia Ferreira Matias Silva, AUSENSI gurasoen elkarteak, Marta Miramon Muñoz (bere izenean eta Orkoiengo San Miguel HLHIPko zenbait familiaren izenean), Beñat Iratzoki Altzuguren, Ainhoa Etxeberria Arburua, Ana Serrano Arburua, Beatriz Martinez Erro, Ainara Galdeano Andueza, Iban Iturbide Machicote, Ugaitz Garde Jaunsaras, Oihan Larrechea Aguirre eta Iratxe Garaiar Galdos. Izan ere, jarritako gora jotzeko errekurtsoak aurka egiten dio Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 80/2024 Ebazpenari, haren bidez baliozkotu egiten baita eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak bidaltzeko, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez. Eskaera Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko zaio, eta bertan helbide elektroniko bat adierazi beharko da, errekurtsoak hara bidaltzeko.

Iruñean, 2024ko ekainaren 18an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2409755