1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EPATZE DEIA, 223/2024 prozedura arruntean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 1eko 6E/2024 Ebazpenaren aurka jarria. Izan ere, ebazpen horrek ezetsi egin zuen gora jotzeko errekurtso bat, emandako puntuazioen behin betiko baturaren aktaren aurka, kidego hauetan sartzeko hautapen-prozeduran: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailerreko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak. Horiek denak, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko plazak dira.
Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizioaren bidez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igorriko zaio José Antonio Sánchez Barriga jaunak aurkeztutako 223/2024 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea, zeinak aurka egiten baitio Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 1eko 6E/2024 Ebazpenari. Izan ere, ebazpen horrek ezetsi egin zuen gora jotzeko errekurtso bat, emandako puntuazioen behin betiko baturaren aktaren aurka, kidego hauetan sartzeko hautapen-prozeduran: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailerreko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak. Horiek denak, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko plazak dira.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak espezialitatean (gaztelania) eta Ostalaritza eta Turismoa (gaztelaniaz) espezialitatean interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2024ko ekainaren 18an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2409803