133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

160/2024 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzen dituena.

Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 29an emandako 42/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen askearen bidez hautatzeko, ebaluatzeko eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 332/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen askearen bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Bi ikastetxe bateratutan aurkeztu ziren hautagaiak: Lizarrako IBP eta Iruñeko San Juan-Donibane IB.

Deialdiaren zazpigarren oinarriaren 7.1 apartatuak adierazten duenez, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak, Irakasleen Klaustroaren, Gizarte Kontseiluaren eta Balorazio Batzordearen nahitaezko txostenak jaso ondoren, izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta ebazpena emanen du, argitaratutako deialdian sartu diren ikastetxe bateratu publikoetako zuzendari bakoitza izendatzeko, merezimendu-, gaitasun- eta publikotasun-printzipioen arabera. Era berean, 7.2 apartatuan ezartzen denez, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak ikastetxe bateratuetako zuzendariak hautatzeko ebazpena igorriko dio Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, zuzendari guztiak izenda ditzan. Hautatutako pertsonak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak 2024ko uztailaren 1ean izanen dituzte ondorioak. Ordura arteko zuzendariak aurreko egunean utziko du kargua, ondorio guztietarako.

Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 149/2024 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzen dira, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 332/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren arabera.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea, 4 urterako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak, I. eranskinean ageri den moduan. Izendapenak 2024ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpenaren eta haren eranskinaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko ekainaren 18an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE PUBLIKO BATERATUEN ZUZENDARITZAK IZENDATZEA

HERRIA

IKASTETXEA

DEITURAK ETA IZENA

HASIERA

BUKAERA

LIZARRA

LIZARRAKO IBP

GÓMEZ ARRIOLA, JAVIER

2024-07-01

2028-06-30

IRUÑA

SAN JUAN-DONIBANE IB

COMPANY SALAVERRIA, MARÍA

2024-07-01

2028-06-30

Iragarkiaren kodea: F2409808