133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, arkitektura-oztopoak kendu eta igogailua jartzeko Concepción Benítez zeharkaleko 15ean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2024ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-JUN-24 (7/CU).

«Iraganik jendaurreko aldia, hasiera batez onetsi zenetik xehetasun-azterketa, arkitektura-oztopoak kendu eta igogailua jartzeko Concepción Benítez zeharkaleko 15ean. Iragarkia 2024ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 29an, eta ez da alegaziorik aurkeztu; Iruñerriko Mankomunitatearen 2024ko apirilaren 29ko aldeko txostena aztertu da, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2024ko maiatzaren 17ko txostenarekin bat etorriz, honako hau

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, arkitektura-oztopoak kendu eta igogailua jartzeko Concepción Benítez zeharkaleko 15ean (Iruña), Concepción Benítez zeharkaleko 15. zenbakiko jabekideen erkidegoak sustatuta. Haren helburua da oztopo arkitektoak kentzea 15. zenbakian dagoen higiezinean, 4. poligonoko 715. katastro-lurzatiari dagokionez, igogailu bat instalatuz. Horretarako, hegoaldera ematen duen eraikineko fatxadaren lerrokadurak aldatu beharko dira, eta bolumen berri bat sortu erdiko partean. Bolumen hori udalaren lurzatian dagoen ezponda berdearen gainetik geratuko da.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Administracion de Fincas Belagua SLri, zeina Concepción Benítez zeharkaleko 15. zenbakiko jabeen ordezkaria baita».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2409814