1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
181E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Monserrat de la Fuente Hurtado andrea izendatzen duena Nafarroako Ekintza Soziosanitarioari buruzko Planaren koordinatzaile.
Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 13. artikuluan jasota dago koordinazio soziosanitarioaren kargua, eta Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuari atxikitzen zaio.
Era berean, bertan xedatzen da koordinazio soziosanitarioaren kargua izendatzea edo kargutik kentzea Osasun Departamentuko titularraren foru agindu bidez eginen dela, Osasuneko Zuzendaritza Nagusiak proposatuta.
Osasun zuzendari nagusiak aurkeztutako proposamena ikusita,
AGINTZEN DUT:
1. Montserrat de la Fuente Hurtado andrea izendatzea Nafarroako Ekintza Soziosanitarioari buruzko Planaren koordinatzaile, 2024ko ekainaren 17tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketa Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta Osasuneko Zuzendaritza Nagusiari, Osasuneko Zuzendaritza Nagusiko Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuari eta Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko ekainaren 14an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2409579