1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
182E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Gloria Elgorriaga Aranaz andrea, Nafarroako Ekintza Soziosanitarioari buruzko Planaren koordinatzailea.
Osasuneko kontseilariaren otsailaren 10eko 30E/2021 Foru Aginduaren bidez, Gloria Elgorriaga Aranaz andrea izendatu zen Nafarroako Ekintza Soziosanitarioari buruzko Planaren koordinatzaile.
Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 13. artikuluan jasota dago koordinazio soziosanitarioaren kargua, eta Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuari atxikitzen zaio.
Aipatu 13. artikuluak xedatzen du koordinazio soziosanitarioaren kargua izendatzea edo kargutik kentzea Osasun Departamentuko titularraren foru-agindu bidez eginen dela, Osasuneko Zuzendaritza Nagusiak proposatuta.
Osasun zuzendari nagusiak aurkeztutako proposamena ikusita,
AGINTZEN DUT:
1. Gloria Elgorriaga Aranaz andrea Nafarroako Ekintza Soziosanitarioari buruzko Planaren koordinatzaile kargutik kentzea, 2024ko ekainaren 16tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketa Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta Osasuneko Zuzendaritza Nagusira, Osasuneko Zuzendaritza Nagusiko Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzura eta Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko ekainaren 14an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2409578