133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2219/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Martín Jesús Saragüeta Gonzalez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 88/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 906/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatu ondoren, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal zen izangaia adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko azaroaren 16an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 281/2024 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen ziren izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 1362/2024 Ebazpenaren bidez, José Alberto Ortín Lasheras jauna eta Eva Susana Artola Vela andrea izendatu ziren.

Eva Susana Artola Vela andreari borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio honetako beste lanpostu batean ari zelako lanean. Hori horrela, 2024ko maiatzaren 17an, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan Martín Jesús Saragüeta González jauna sartu zen, zerrendan haren atze-atzean zegoen izangaia zelako.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta egiaztatuta izangaiak betetzen dituela deialdian eskatutako baldintzak, bidezko da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Martín Jesús Saragüeta Gonzalez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoaren 10092 zenbakiarekin identifikatuta dagoen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari atxikita dago eta Cordovillan du destinoa.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko uztailaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko ekainaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2409252