2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Udalaren herri-lurzatien desafektazioa, El Oliado haize-parkearen proiektua instalatu eta ustiatzeko. Hasierako onespena
Sesmako Udalak, 2024ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:
1.–Hasiera batez onestea lurzati batzuen desafektazioa; zehazki, lurzatien lagapena arautuko duen baldintza-agirian zerrendatutako lurzatien desafektazioa. Erabaki honen I. eranskin gisa erantsi da, erabaki honen zati gisa, eraginpeko lurzatien planoekin batera, ondoren M. Torres Desarrollos Energéticos SLri lagatzeko, El Oliado haize-parkearen proiektua instalatu eta ustiatzeko. Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
2.–Onestea desafektazioak ukitutako lurzatien erabilera lagapena arautzen duen baldintza-agiria (I. eranskina). Bertan, lagapen-hartzailearen eskubideak eta betebeharrak adierazten dira.
3.–Erabaki hau entitatearen iragarki-taulan argitaratzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratu ondotik, eta adieraztea hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko dela inork alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez badu.
Desafektazio-espedientea, lagapena arautuko duen baldintza-agiria barne, jendaurrean egonen da udal bulegoetan, kontsultatu ahal izateko eta, kasua bada, alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sesman, 2024ko ekainaren 20an.–Alkatea, Pedro Mangado Pinillos.
DESAFEKTAZIOAK ERAGINDAKO LURZATIEN ZERRENDA
KATASTROKO ERREFERENTZIA | KATASTROKO AZALERA GUZTIRA m² | ESKATUTAKO ERABILERA m² |
11-132-A | 41.725,36 | 15.717,95 m² (zimenduak, hegala eta haize-sorgailuaren plataformak eta zangak) |
11-132-C | 1,027,65 | 875,74 m² (hegala eta plataformak) |
11-133-A | 25.184,29 | 10.972,94 m² (hegala eta aire-sorgailuaren plataformak eta bideak eta zangak) |
11-169-A | 13.298,31 | 841,71 m² (bideak) |
11-173-A | 5.615,58 | 34,44 m² (bideak) |
11-179-A | 10.329,46 | 14.637,69 m² (zimenduak, hegala eta aire-sorgailuaren plataformak eta bideak eta zangak) |
11-179-B | 796,07 | 502,19 m² (hegala) |
11-187-A | 3.048,56 | 193,40 m² (zangak eta zangen aldi baterako azalera) |
11-247-A | 4.439,96 | 17.43 m² (set sarbideko bideak) |
11-215-A | 31.331,22 | 31,26 m² (zangak eta zangen aldi baterako azalera) |
11-226-A | 24.970,60 | 3.163,07 m² (zangak, sekzioguneak, set-erako bidea, aldi baterako okupazioak, pilaketak) |
11-226-B | 39.399,19 | 2.793,44 m² (zangak, metaketa-eremua eta set sarbideak, sekzioen zentroa) |
11-226-D | 2.801,96 | 2.527,86 m² (zangak, sekzioguneak eta seterako bidea) |
GUZTIRA ESKATUTAKO m²: 52.309,12 m² |
Iragarkiaren kodea: L2409928