1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2346/2024 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT–LZB–LZA–Laguntza) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean familiako eta komunitateko medikuntzako mediku lanpostua dago (OOLT–LZB–LZA–Laguntza). Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 374E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an.
Merezimenduak baloratzeko fasea bukatuta, 2023ko maiatzaren 9an deialdiaren web-fitxan argitaratu zen puntuazio handiena lortu zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1778/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.
Ondoren, zenbait izendapen proposamen osagarri sortu ziren, bai eta haien izendapen osagarriak ere.
Adierazi beharra dago Juan Miguel Barea Murga jauna ezin dela izendatu, eta laugarren izendapen osagarriaren ondoren, María Teresa de la Torre de Dios andreari borondatezko eszedentzia eman zaiola lanpostuaz jabetu zen egunetik beretik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu finkoak ematen ari zelako.
Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2024ko maiatzaren 28an, bosgarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, non gaindituen zerrendan haien atze-atzean agertzen ziren izangaiak sartu baitziren.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Janire Martínez Barrio andrea eta Miguel Ángel Leza Acha jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, familiako eta komunitateko medikuntzako mediku lanpostuetan aritzeko (OOLT–LZB–LZA–Laguntza).
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek 2024ko uztailaren 15ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketako Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazio Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko ekainaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | LANPOSTUA | ZENTROA | HERRIA |
MARTÍNEZ BARRIO, JANIRE | 69404 | LZBko MEDIKUA | OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA | IRUÑA |
LEZA ACHA, MIGUEL ÁNGEL | 72449 | OOLT-KO LAGUNTZAKO MEDIKUA | ELIZONDOKO OOLT | ELIZONDO |
Iragarkiaren kodea: F2409714