1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2217/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Diego Belzunegui Ollo jauna kontratatzea xedatzen baita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritu dadin, pianistaren (dantza-laguntzailea) lanpostuan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 118/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 886/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak kontratazio proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal zen izangaia adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko urriaren 19an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 3730/2023 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen zen izangaia kontratatzea erabaki zen.
Ondoren, aipatu ebazpenean adierazitako izangaiak kontratazioari uko egin zion, eta, horretan oinarrituta, 2024ko martxoaren 12an, deialdiaren web-fitxan kontratazio osagarriaren proposamena argitaratu zen. Bertan, Luis Mozas Arigita jauna sartu zen, jarraian zegoen izangaia zelako. Kontratazioa Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 1358/2024 Ebazpenaren bidez erabaki zen.
Azkenik, Luis Mozas Arigita jaunari borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zenetik, beste administrazio publiko batean zerbitzuak emateagatik.
Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2024ko maiatzaren 17an, bigarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan. Bertan, Diego Belzunegui Ollo jauna sartu zen, izangaien zerrendan haren hurrengoa zelako.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Diego Belzunegui Ollo jauna kontratatzea, lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoen araubidean, pianistaren (dantza-laguntzailea) lanpostua betetzeko. Plantilla organikoan 39543 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua esleituko zaio, Hezkuntza Departamentuari atxikia eta destinoa Iruñean duena.
2. Izangaiak 2024ko uztailaren 1ean sinatu beharko du kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.
Lan-kontratu finkoa sinatzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko ekainaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2409244