133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4651/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Diana López Domínguez andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Ataleko buru.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko, bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, bat etorriz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuarekin (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak) eta azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuarekin (haren bidez onetsi ziren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Diana López Domínguez andrea izendatzea, bitarte baterako, Babesgabetasun Egoeren Balorazio Ataleko buru. Atal hori Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari atxikita dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.

2. Izendapenak 2024ko ekainaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atalera, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira; Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta bertako Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 11n.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2409436