1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2220/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Florencio Comas Zudaire jauna izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, gidariaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 155/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 958/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 23an, eta bertan azaltzen ziren izangaiak izendatu ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 1142/2024 Ebazpenaren bidez.
Horretarako zuen epearen barruan, Andrés Fernández Salinas jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, Administrazio honetako beste lanpostu batean ari zelako lanean. Hori horrela, 2024ko maiatzaren 17an, deialdiaren web-fitxan izendapen osagarriaren proposamena argitaratu zen, eta bertan Florencio Comas Zudaire jauna sartu zen jarraian zegoen izangaia zelako.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta egiaztatuta izangaiak betetzen dituela deialdian eskatutako baldintzak, bidezko da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Florencio Comas Zudaire jauna izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, gidariaren lanpostua betetzeko. Hala, plantilla organikoan 68787 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua esleitzen zaio, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko García Orcoyen ospitaleari atxikia, B gidabaimena izateko baldintzarekin eta destinoa Lizarran izanik.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko uztailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 21300, Lizarra).
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko ekainaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2409256