133. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Olaztiko Musika Eskolaren Patronatuko buruak 8/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 30ean, eta argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, akordeoiko, bateriako, gitarrako, pianoko eta saxofoiko irakasleen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko , aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Hautapen-prozesu bakoitzaren epaimahaiek 2023ko maiatzaren 25ean onetsi zuten lanpostu bakoitzerako onartutako izangaien zerrenda, eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratu ziren.

Pianoko irakaslearen lanpostua betetzeko merezimendu-lehiaketa prozesua bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen kontratazio-proposamena, kontuan hartuta zein izangaik lortu zuen puntuaziorik handiena eta zeinek betetzen zituen deialdian eskatutako baldintzak eta sartzen zen deialdiko lanpostuen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da hura kontratatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluak ezarritako eskumenak (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak), 6/1990 Foru Legean ezarritakoa eta Olaztiko Musika Eskola erakunde autonomoaren estatutuetan xedatutakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Eider Santesteban Mariñelarena andrea kontratatzea, Olaztiko Musika Eskolako aldizkako langile lan-kontratudun finko gisa, Pianoko irakaslearen lanpostua betetzeko.

2. Eider Santesteban Mariñelarenari esleitzea, plantilla organikoan ageri den identifikazio zenbakiarekin, pianoko irakaslearen 4. lanpostu hutsa, honako baldintza hauekin:

–Maila: B.

–Araubide juridikoa: lan-kontratuduna.

–Lanaldia: partziala.

3. Izendatutako izangaiak 2024ko irailaren 2an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–.

Egun horretan, eta salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko.

4. Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Olaztiko Udal Musika Eskolaren Patronatuari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran berretsi dezan. Horrez gain, jakinaraztea Olaztiko Musika Eskolaz arduratzen den toki erakundeko ekonomia arloari, dagozkion ondorioetarako. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta interesdunei jakinaraziko zaie, eta ohartaraziko zaie ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Olaztin, 2024ko ekainaren 12an.–Patronatuko burua, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2409442