227. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 13a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

67/2026 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Francisco Javier Larrañeta Nido jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.

47E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Antonio Miguel Idoate Grijalba jauna Laguntza Juridikoaren Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako. Bulego hori Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari atxikita dago.

412E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Fernando Equiza Urtasun jauna Hezkuntza Departamentuko Instalazioen eta Ekipoen Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako.

2209E/2026 EBAZPENA, urriaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez esleitzen baitira Barne Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten plaza hutsak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.

2267E/2026 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ainhoa Alonso Aizcorbe andrea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiodiagnostiko I. Laguntza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

2283E/2026 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Carmen García Moreda andrea Lizarrako Osasun Barrutiko Antzin-Ameskoako OOLTko Laguntza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

9011/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena María Victoria Arrizabalaga Lizarraga andrea, Prestazioak Kudeatzeko Ataleko burua, berak eskatu baitu. Atal hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari atxikita dago.

9012/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Nieves Pueyo Mendívil andrea, Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoko burua (2. Lurralde Taldeak). Bulego hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari atxikita dago.

9145/2026 EBAZPENA, urriaren 28koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Diana López Domínguez andrea, Babesgabetasun Egoeretan Esku Hartzeko Ataleko burua, berak eskatu baitu. Atal hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari atxikita dago.

9146/2026 EBAZPENA, urriaren 28koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Marta Oroz García andrea Prestazioak Kudeatzeko Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako. Atal hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari atxikita dago.

9273/2026 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Cristina Jordan Goñi andrea Esku Hartzeko Kudeaketa Bulegoko (2. Lurralde Taldeak) buru izendatzen baita bitarte baterako. Bulego hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzako Babesgabetasun Egoeretan Esku Hartzeko Atalari atxikita dago.

3478/2026 EBAZPENA, urriaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Barne Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

3479/2026 EBAZPENA, urriaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Soledad Domínguez Mendoza andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Geriatriako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.

3525/2026 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, OOLTko pediatren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

3595/2026 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, hogeita hamar pertsona izendatzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko.

3596/2026 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuan aritzeko.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2206E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Farmazia Zerbitzuko II. Ataleko burutza (70600 plaza-zenbakia) betetzeko prozeduraren kalifikazio epaimahaiaren osaera.

2207E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, epaimahaia aldatzen duena Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko arloko fakultatibo espezialisten 5 plaza oposizio eta oposizio-lehiaketa sistemen bidez betetzeko deialdian.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langileen berrogeita hemezortzi plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kaboen hogeita hamar plaza kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapen-proposamena.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamar plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena.

1.7. BESTELAKOAK

402E/2026 EBAZPENA, urriaren 23koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita ekoizpen ekologikokoak ez diren nekazaritzako lehengaiekin elikatzeko, ebazpen honen aplikazio aldian, belarjale espezieak abeltzaintza ekologikoaren ekoizpenetan.

1203E/2026 EBAZPENA, urriaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baita «PSFV Autoconsumo Grafitech» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren barneko ebakuazio-linearen proiekturako, Zizurko (Gazolatz) eta Oltza Zendeako (Ororbia) udalerrietan. Sustatzailea NetOn Project 29 SLU da.

1214E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baita hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko instalazio baten proiektuaz. Sustatzailea Rinacon Gestión SL da.

1223E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baitzaio turismoan dabiltzan autokarabanek, bidaian diren karabanek eta antzekoek Zangozan gaua igarotzeko eremuaren proiektuari. Proiektuaren sustatzailea Zangozako Udala da.

1224E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldeko ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Miranda Argako arau subsidiarioen hirigintzako arauak 4.3.2 artikuluari (lurzoru urbanizaezina) dagokionez aldatzeaz. Aldaketaren sustatzailea Puerta Valverde Maria Asuncion, Suescun Puerta Alvaro sozietate zibila da.

1225E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldeko ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Fontellasko udal plana 6. poligonoko 40. lurzatian aldatzeaz. Aldaketa EDP Renovables España SLk sustatu du.

1227E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baita energia metatzeko 368,00 kW / 1867,20 kWh-ko "INTERMEAT" instalazioaren proiektuaz. Sustatzailea Intermeat 2 SA da.

2677/2026 EBAZPENA, 2026ko urriaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Irekiari buruzko Politika Instituzionala onesten baita.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CABANILLAS

Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena

IRUÑA

Oposizioa, familia-langilearen 34 plaza betetzeko. Lehen izendapen osagarria

Oposizio-lehiaketa, ikastetxeetako zerbitzuburuaren 1 plaza betetzeko. Bigarren izendapen osagarria

ATARRABIA

Oposizio-lehiaketa, informazioko ofizialaren plaza bat betetzeko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuari atxikia. Izendapena

ERRONKARIBARKO BATZORDE NAGUSIA

Oposizio-lehiaketa, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentzia ematea. Garaje mankomunatua

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zuastiko Plan Partzialeko 2. sektoreko 15.15 eta 15.16 eremu homogeneoetan (2. poligonoko 279. eta 282. lurzatiak). Ingurumen-txosten estrategikoa

ELORTZIBAR

Aldaketa, Iharnozko UE 2.1 exekuzio-unitatea birpartzelatzeko proiektuan. Behin betiko onespena

VIANA

26-01763 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena betebehar-seinale bati kasurik ez egiteagatik jarritako isuna

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

NAFARROAKO HAUTESKUNDE BATZORDE PROBINTZIALA

Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialaren behin betiko eraketa

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

TUTERAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa