2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CABANILLAS
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena
Deialdia argitara eman zen 2026ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23an.
Kalifikazio epaimahaiak honako izangai hau izendatzeko proposamena egin du:
MELISA TORRES GARCÍA
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren zazpigarren oinarriaren bigarren atalean aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2026ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an).
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Cabanillasen, 2026ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2614389