1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
47E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Antonio Miguel Idoate Grijalba jauna Laguntza Juridikoaren Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako. Bulego hori Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari atxikita dago.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, hala xedatzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena dago espedientean.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabilita, haren bidez zehazten baitira Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Antonio Miguel Idoate Grijalba jauna Laguntza Juridikoaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Bulego hori Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari atxikita dago. Izendapenak 2026ko urriaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko lehen eguna.
2. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiari, Ondare Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko urriaren 30ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2614207