227. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2206E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Farmazia Zerbitzuko II. Ataleko burutza (70600 plaza-zenbakia) betetzeko prozeduraren kalifikazio epaimahaiaren osaera.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 1713E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen ebazpen horrexen I. eranskinean zerrendatutako laguntza ataletako buruen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, eta kalifikazio epaimahaiak izendatu ziren.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Farmazia Zerbitzuko II. Ataleko burutzari (70600 plaza-zenbakia) dagokion kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea, honela:

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria Batzordeak izendatutako epaimahaikide titularra ordezkatzea. Hala, Ana Isabel Idoate Grijalba andrearen ordez, Javier Gorricho Mendívil jauna arituko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuko burua.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria Batzordeak izendatutako ordezko epaimahaikidea ordezkatzea. Hala, Ana Luisa Juangarcía Sola andrearen ordez, Patricia García González andrea arituko da, Lizarrako Osasun Barrutiko arloko fakultatibo espezialista.

2. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2026ko urriaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2613884