227. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 13a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

Lizarran, 2026ko azaroaren 9an.

Datan adierazitako egunean, 13:30ean, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.b) eta 14.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, eta Probintziako Hauteskunde Batzordetik jasotako jakinarazpenari jarraikiz, Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratu da, kide hauek dituela:

–Batzordeburua: Damián Rubio Negueruela jauna, Lizarrako Auzialdiko Auzitegiko Arlo Zibilaren eta Instrukzioaren Ataleko 2. plazaren titularra.

–Bokal judiziala: María Francisca Gómez Soriano andrea, Lizarrako Auzialdiko Auzitegiko Arlo Zibilaren eta Instrukzioaren Ataleko 1. plazaren ordezko epailea.

–Bokal judiziala: Edilberto Esteban Iglesias jauna, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko epailea.

–Bokal ez-judiziala: Cristina Lafraya Campo andrea, Lizarrako Abokatuen Elkargoko letradua.

–Bokal ez-judiziala: Victoriano Lacarra Martínez de Ibarreta jauna, Lizarrako Abokatuen Elkargoko letradua.

–Idazkaria: Esther Ana Jurío Guembe andrea.

Erabaki da akta hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta ekitaldia bukatutzat emanik, honako akta hau egiten dut, nirekin batera aipatutako guztiek sinatu dutena. Fede ematen dut.

2026ko azaroaren 9an.–Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko epailea, Edilberto Esteban Iglesias.

2026ko azaroaren 10ean.–Lizarrako Abokatuen Elkargoko letradua, Cristina Lafraya Campo.

Iragarkiaren kodea: J2614710