2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Aldaketa, Iharnozko UE 2.1 exekuzio-unitatea birpartzelatzeko proiektuan. Behin betiko onespena
Elortzibarko Udalak, 2026ko urriaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Iharnozko UE 2.1 exekuzio-unitatea birpartzelatzeko proiektuan. Hala bada, birpartzelatzeko tresna egokituko da inguruabar juridiko eta ondarezkoetara, birpartzelazioaren arloko legelariak idatzitako agiriarekin bat.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen (Elortzibar), 2026ko urriaren 23an.–Alkate udalburua, Mikel Navarro Ayensa.
Iragarkiaren kodea: L2613990