227. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3595/2026 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, hogeita hamar pertsona izendatzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 182/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko hogeita hamar plaza, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 1112/2026 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko apirilaren 1ean.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 3233/2026 Ebazpenaren bidez, hogeita hamar izangai esleitu zitzaizkion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, kategoriaz igotzeko lehiaketan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa egiteko.

Lehiaketaren elementuen balorazioa bukatu ondoren, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, eta plaza hutsak hautatuta, zuzendaritza nagusi honek bete beharreko plazetan sartzen diren hautagaien izendapena egiteko proposamena jaso du, esleitu beharreko plazak zehaztuak dituena.

Hori guztia kontuan hartuz, bai eta deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa ere, bidezkoa da izendapenak egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko: Rafael Armendáriz Domínguez jauna, Iker Moreno Bruna jauna, Juan María Negredo Ruiz jauna, Sergio Chasco López de Dicastillo jauna, Eduardo Escalada Lacarra jauna, Óscar Bermejo Orduna jauna, Gonzalo Javier Manubens Guarch jauna, Sergio Induráin Maeztu jauna, Javier Pulgarin Unzué jauna, José Zabalza Azcona jauna, Óscar Iglesias Yugueros jauna, Fernando Antuñano Fernández de Tejada jauna, Roberto Arregui Ongay jauna, Iker Villanueva Oller jauna, José María Senosiáin Etayo jauna, José Miguel Peracho Plaza jauna, David Neri Eugui jauna, Eneko César Goñi jauna, Iker Lizarraga Morandeira jauna, Iñaki Martínez Zulet jauna, Josetxo Urdiáin Larrayoz jauna, Gonzaga Galán Anaut jauna, Íñigo Lusarreta Echeverría jauna, Ander Elizagaray Urdiáin jauna, Javier Resano Toledo jauna, Isaac Corres López jauna, Miguel Remírez Marzo jauna, David Larrayoz Valencia jauna, David Cerdán Vitas jauna eta Javier Azcoiti Tanco jauna.

2. Plaza hauek esleitzea:

Rafael Armendáriz Domínguez jaunari, 8739. plaza, Oronozko suhiltzaile-etxeari atxikia.

Iker Moreno Bruna jaunari, 5746. plaza, Oronozko suhiltzaile-etxeari atxikia.

Juan María Negredo Ruiz jaunari, 12096. plaza, Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxeari atxikia.

Sergio Chasco López de Dicastillo jaunari, 4773. plaza, Lizarrako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Eduardo Escalada Lacarra jaunari, 6511. plaza, Tuterako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Óscar Bermejo Orduna jaunari, 10133. plaza, Lizarrako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Gonzalo Javier Manubens Guarch jaunari, 6060. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Sergio Induráin Maeztu jaunari, 6061. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Javier Pulgarin Unzué jaunari, 8461. plaza, Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxeari atxikia.

José Zabalza Azcona jaunari, 11720. plaza, Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Óscar Iglesias Yugueros jaunari, 11705. plaza, Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxeari atxikia.

Fernando Antuñano Fernández de Tejada jaunari, 11734. plaza, Tuterako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Roberto Arregui Ongay jaunari, 12002. plaza, Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Iker Villanueva Oller jaunari, 7573. plaza, Oronozko suhiltzaile-etxeari atxikia.

José María Senosiáin Etayo jaunari, 6063. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

José Miguel Peracho Plaza jaunari, 6065. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

David Neri Eugui jaunari, 6066. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Eneko César Goñi jaunari, 10654. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Iker Lizarraga Morandeira jaunari, 11714. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Iñaki Martínez Zulet jaunari, 12111. plaza, Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Josetxo Urdiáin Larrayoz jaunari, 11716. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Gonzaga Galán Anaut jaunari, 425. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Íñigo Lusarreta Echeverría jaunari, 4835. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Ander Elizagaray Urdiáin jaunari, 5745. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Javier Resano Toledo jaunari, 6055. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Isaac Corres López jaunari, 6059. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Miguel Remírez Marzo jaunari, 7351. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

David Larrayoz Valencia jaunari, 11711. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

David Cerdán Vitas jaunari, 11712. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Javier Azcoiti Tanco jaunari, 12124. plaza, Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxeari atxikia.

3. Aditzera ematea izendatutako izangaiek 2026ko azaroaren 10ean hartu beharko dutela plazaren jabetza, behar bezala justifikaturiko arrazoirik izan ezean.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2026ko azaroaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2614460